XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GANTZUME,- Ba, ba, oraiko gazteak, dena neska, dena ergelkeria.

Ez ditek bertzerik gogoan.

MANECH,- Non dituk Domingo zena, Pattin zena, Kaskosoil bezalako gazteak?.

Nehon ez oraiko egunean....

Orhoitzen haiz nola Hazparneko bestarat gaten ginen?.

Ez orai bezala adurretan, bainan oinez tapla tapla.

Ba naski, bertzelako zangar aztalak gintien ba guk.

PIARRES,- Ean orhoitzen naizen?... To, sekulan ez diat ahantziko nola behin jaten parioa egin-eta, gu biek garhaitu baigintien bi Hazpandar jalerik haundienak.

Orhoitzen haiz, nola bi mutil tripa haundi hek erhautsi gintien lukainka jaten?.

Ba naski, eta, hek baino ufako gutiago ibiliz oraino....

GANTZUME,- Il se met à chanter.

Gazte ginen gazte, hogoi bat urtetan....

Air connu.

MANECH,- Ago ichilik.

Edanak garela erranen ditek bertzela.

Ez gaituk gero oraino hortan!.

To, eda-zak, edazue ba. Se levant furieux.

PIARRES,- Andrea ere ichtantean hemen diat ba.

GANTZUME,- Ez dik, ez, hire andreak hire beharrik.

Ganen duk etcherat hi gabe.

PIARRES,- Ez, ez.

Etcherat gan behar diat goichko.

Aziendak edan- araztekuak ditiat.

GANTZUME,- Ez ditik andreak eginen?.

PIARRES,- Ez, miga bat badiagu, michterioa tzarra.

Ez dik nehor, ni bertzerik, ondorat hurbiltzerat uzten.

MANECH,- Zoin miga? Niri erosikako hura?.

PIARRES,- Ba hura bera....

Hartan hik ahatik ederki enganatu ninduken.

Saldu dautak miga, ernari zela eta gochoa zela, eta hau t'hori t'hura eta gero miga antzu izaki eta izaten ahal den zakarrenetarik.

MANECH,- Piarres, ez nezakela erran miga hura antzu zela.

Zazpi ilabetetan zuken.

Hori ez.

PIARRES,- Ernari izan balitz umea eginen zien.

Eta, ez dik umerik egin.

MANECH,- Ni segur nauk harek umea egin duela.

Hi, ez haiz ohartu.

Harek larrean ume hila bota bide dik.